4 channels

_ricorich_
Richie Van Aken

haritulab kanala
haritu 2019. urtean sortu zen prototipo bezala EDE Fundazioan parte den Suspergintza elkartea eta Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao elkarlan baten ondoren.
Esperientzia honen ondoren EDE Fundazioaren Suspergintza elkarteak lan ildotzat hartu du digitalizazioaren eta gizartearen inguruan ezagutzan sakontzea eta honen baitan proiektuak lantzea. Azken helburua izanik bizitza kontutan hartzen duten digitalizazio prozesuak sustatzea.
Horregatik harituk forma ezberdinetan hartzen ditu gaur egun:
--> Teknologia eta digitalizazio prozesuek gizartean duten eragina ulertzeko ikerketa.
--> Gazteentzako teknologia eta digitalizazioaren inguruan edukiak eta jarduerak sortzea. Non STEAM metodologiaren baitan zenbait aukera aurkitzen ditugun.
--> Digitalizazio prozesutan parte hartzen duten indarrak eta egiteko moduak eragin ditzaketen ondorioen inguruan kolektibo ezberdinekin lan egitea: bortizkeria estrukturala, ezagutza eta kultur arrakala,..